Usuario anónimo

DATU PERTSONALEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko 679/2016 Europako Erregelamenduari eta 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz, jakinarazten dizugu tratamenduaren arduraduna honako hau dela: TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKADIKO ZENTROA, zeina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende dagoen. Tratamenduaren helburua da Tknikak antolatzen dituen prestakuntza-ikastaroen izen-ematearen kudeaketa administratiboa egitea. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada lege-betekizunen batengatik. Datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezerezteko, aurka egiteko eta bestelako eskubideak balia ditzakezu, pribatutasun-politikan jasota dagoen bezala. Pribatutasun-politika www.tknika.eus webgunean aurkituko duzu, pribatutasun-politikaren atalean.

IRUDI-ESKUBIDEAK

Tknika erakundeak, ikastaroaren antolatzaileak, bisitarien irudiak edo bideoak hartu ahalko ditu, zentroa edo ikastaroa sustatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin. Zure irudiak argazkiz edo bideoz jasotzeko eta horiek prestakuntza- ikastaroen ezagutarazpenean erabiltzeko, eta Tknikaren webgunean, aldizkarian, sare sozialetan, txostenetan edo zentroaren promozio-katalogoetan argitaratzeko berariazko baimena eman nahi baduzu, sakatu hemen: «Berariaz onartzen dut irudi-eskubidearen lagapena». Salbuespenez, Tknikak Eusko Jaurlaritzaren sailei ere laga ahalko dizkie irudi horiek, eta kide den zentroen sareari, hala nola kide den nazioarteko sareei, lankidetza estua duen bazkideren bati edo ekitaldiren batean parte hartu eta ekitaldi horren beraren irudiak eskatzen dituen kideren bati. Baimena ezeztatzeko eskubidea balia dezakezu helbide honetara joz: TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKADIKO ZENTROA, Zamalbide auzoa, z.g.; ERRENTERIA PK 20100 (GIPUZKOA); (+34) 943082900 telefonora deituz edo info@tknika.eus helbide elektronikora idatziz.

JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK

Ikasleak edo prestakuntza-ikastaroaren erabiltzaileak eskura izango dituen edukiak indarrean den jabetza intelektualaren gaineko legediaren babespean daude (1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa). Materialez gain, eskubide moralen eta ustiapen-eskubideen inguruko klausulak sartuko dira, zehazki, prestakuntza- ikastaroan erabilitako euskarriei, diapositibei, agiriei eta materialei dagozkienak. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta eraldaketa-eskubideak jabetza intelektualaren eskubideen titularrei dagozkie. Ikastaro guztietan errespetatu beharko dira egileak zehaztu duen lizentzia motari dagozkion eskubideak.



PRIBATUTASUN POLITIKA

www.tknika.eus

ARDURADUNA

TKNIKA, LANBIDE HEZIKETARI APLIKATUTAKO IKERKETA ETA BERRIKUNTZAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ZENTROA, Zamalbide Auzoa, z/g; ERRENTERIA PK 20100 (GIPUZKOA). Telefonoa: (+34) 943082900. Posta elektronikoa: info@tknika.eus.

HELBURUA

Datu pertsonalak erabiltzaileen datuen kudeaketa administratiboa egiteko tratatzen dira. Aurreikusitakoez gainerako xedeak aldez aurretik jakinaraziko zaizkie titularrei, datuak horretarako erabiltzeko baimena eman dezaten.

LEGITIMAZIOA

Tratamendua legitimatzen duen lege-oinarria interesdunaren baimena da. Zure datuak gordeko ditugu merkataritza harremanak irauten duen bitartean, edota lege-betekizunak betetzeko behar beste denbora.

HARTZAILEAK

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, ez bada lege-betekizunen batengatik. Ez da egingo zure datuen nazioarteko transferentziarik.

ESKUBIDEAK

Bezero eta erabiltzaile guztiek dute eskubidea beren datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa jasotzeko. Hala, eskubide hauek dituzu: DATUETAN SARTZEKO ESKUBIDEA (zure datu pertsonalak kontsultatzea), ZUZENTZEKO ESKUBIDEA (okerreko edo osatu gabeko datuak aldatzea), EZABATZEKO ESKUBIDEA (datuak deuseztatzea tratamendua eragin zuten xedeetarako beharrezkoak ez direnean), TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA, tratamenduari AURKA EGITEKO ESKUBIDEA eta zure datu pertsonalak TRANSFERITZEKO ESKUBIDEA. Eskubide horiek baliatzeko, jarri harremanetan Tratamenduaren arduradunarekin edota Datuen babeserako ordezkariarekin.

Eskubidea duzu, halaber, erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Bulegoan.